Gainean daramagun paliza ez da oztopo aterpera igotzeko. Arrasaldeko 7retan heldu gara, eta afaria zain daukagu. |
Ilunabarra Salvaguardian. |
Oso goiz altxatu gara, eta Portillon inguruan egunsenti ederra bizitzeko aukera izan dugu. |
Forcanada eta beste mendi asko agertzen zaizkigu. |
Portillonetik, hodeiz estalita ikusten ditugu Aneto eta Malditoak. Glaziarraren egoera penagarria da. Lehenbiziko aldia da horrela ikusten dudala, beti elurrarekin egon izan gara eta. |
Forcanada dotorea. |
Malditoen azpian. Ez daukagu inor aurretik, eta bide egokia aurkitu behar dugu glaziarrean. |
Coronas lepoan. |
Mahoma igarobide famatuan. |
ANETO. Luxu bat abuztuaren 14an bakarrik egotea tontorrean. Anetoren Bizkarrera joateko asmoa ere bagenuen, baina hodeiak ikusita, beherantzko bidea hartu dugu. |
Daviu eta Escudier orratzak eta Coronas-eko lakuak. |
Coronas- Maldito- Maladeta. |
Jeisterakoan, Oliveras-Arenas tontorrera igo dugu. Hemendik hasi gara jendea ikusten Coronas lepotik goruntz datozela. |
Glaziarrean berriz, Coronas inguruan. Atzean ikusten da gora dihoan jendea. |
Glaziarra erabat pitzatuta eta errekatxoak azpitik. |
Atzera begira. Orain bai prozesioa igoeran. Lasaiago ibili gara gu... |
Glaziarretik irten gara. |
Portilloneko igarobidea. Orain igotzea tokatzen da. |
Azken agurra Aneto eta Malditoei. Laster trumoi burrunba entzungo dugu. |
Gorgutes-Pic de Sacroux- Mall Pintrat ingurua parean. |