Menua

ALPES

2014/12/08

GORGOMENDI-ALOÑA 1244 m. Negua ate joka...2014-12-07

Arantzazutik atera gara Dururantz. Behelainoa eta euria tarteka. Bueltan datorren eskiatzaile batek goian elur asko dagoela esan digu. Gu materialik gabe.


Durun. Eskiatzaile ugari. Aloña aldera joatea erabaki dugu.


Pistatik goaz, beste oinezko baten urratsak jarraituz. Elur asko dago, bai.

Aloñako gurutzera heltzen. Gaur ez da ikuspegietaz gozatzeko eguna.

Baina gertuko gauzak dotoreak daude. Haizea eta hotza.



Goian dagoen aterpeko sarrera.

Barruan hobeto gaude.

Gaur ez da asko erabili kanpoko mahaia.

Udazkena agurtzen... Jetsieran, Durutik behera sortzen den lokatza saihesteko, Gomiztegi ingurura jetsi eta handik Arantzazura prestatu duten ezinduentzako bidea hartu dugu.

Ibilaldi laburra, baina aurtengo udazkeneko lehenengo elurrak zapaltzeko, ondo egon da.