Gaurko helburua begibistan daukagu. Eskuineko bigarrena da Bacqué (lehenengoa Cauterés da), eta gero Laristé-ra doan ertza jarraituko dugu. Candanchuko Pepe Garcés aterpean lo egin ondoren, Lescúnera etorri gara, guretzat berria den ibilbide zirkularra egiteko asmoarekin, nahiz eta Laristé duela urte asko igota genuen Oza aldetik eta elurrarekin. |
Labrenère-ko aparkaleku txikira goaz. Billareak eskuinean utziko ditugu. |
Billareak, udazkeneko koloreak dituzten basoen gainetik. |
Labrenèren kotxea utzi ondoren, 200 bat metro itzuli gara pistatik, eta beste pista bat hartu dugu Annes aldera dihoana. Lescun-eko etxolak ikusten ditugu pago artetik. |
Ansabèreko orratzak ditugu parean. |
Hemen pista bukatu eta basora sartzera goaz. |
Annes haranean gora, bidezidorra jarraitzen. |
Annes haranaren beheko partean erreka meandroak egiten dihoa. Haran zoragarri eta bakartia da hau. |
Lescun-en beste aldean, Orgues de Camplong eta Laberouat aterpea ikusten ditugu. |
Artista baten koadroa dirudi. Baina hau naturala da. |
Goiko partean udazkena askoz gehiago nabaritzen da. Hauek koloreak! |
Billareak, eta atzean lotzatuta bezala, Anie agertzen da. |
Annes-eko txabolara heldu gara. Hor daukagu Laristé-ra doan ertza, baina lehenbizi eskuineko lepora igoko dugu, hortik Bacquè-ra joan-etorria egiteko. |
Ura hartzen txabolako iturrian. Artzaiak dagoeneko jetsi dira behera. |
Hauek geratu dira goietan. |
Annes-etik gora lehenengo lepoaren bila. Atzean, Labigouer eta Sesques ingurua. |
Lehenengo lepotik ondo ikusten dugu goiko lepora geratzen zaiguna. Aldapa pikua. |
Leporako azkenengo metroak. |
Lepoaren beste aldean, Larraille eta Acherito lakuaren gainean dauden mendiak ikusten ditugu. |
Baita Ansabèreko orratzak ere. |
BACQUÉ 2094 mt. tontorrean. Atzean, Gamueta, Acherito, Sobarcal eta Ansabère besteak beste. |
Lescún gure azpian geratzen da. |
Oso ondo ikusten dugu Laristé-ra egingo dugun ertza. 6 edo 7 tontortxo igaroko ditugu. |
Bacqué-tik jeisten. |
Lepoaren gainean "destrepe" txiki batzuk egin behar dira. |
Beste aldeko ertzera igo ondoren, horrela ikusten dugu Bacqué-ra egindako bidea. |
Ertzeko lehenengo tontorran. Orain dena da ertza jarraitzea. Kontu handiz ibili behar da, alboetan amildegia baitago, baina erraza da. |
Azken aurreko tontorretik jeisterakoan daude pare bat pauso apur bat zailagoak, baina arazorik gabekoak. |
Eta horrela heldu gara LARISTÉ tontorrera. 26 urte beranduago berriz hemen. |
Lazerque harana eta basoa gure azpian geratzen da. Beste toki eder bat. |
Mendi altuenetan hodeiak sortzen hasi dira. Midi eta Balaitús-Frondiellas. |
Sarrio taldea. |
Bonaris-eko markesa. Hau da luxua! Eguraldi honekin eta horrelako toki batean bazkaltzea... 4 izar Mitxelin! |
Gure jatetxeko terrazatik, jetsi berri dugun sakana eta Laristé-ren gailurra ditugu begibistan. |
Bonaris-etik behera, Palo portura eta Oza-ra dihoan GRa jarraituko dugu. Hemen Penot txaboletara jeisteko dauden "zetak" ikusten dira. Parean, Labigouer mendia. |
Labigouer. |
Labrenère-ko haranean gaude. Hemen ere, oso ederra dago basoa. Gozatzeko tokia da. |
Haranaren beheko partetik, goruntz begira. Labrenère. |
LESCUN. |
Lariste. 1988an ateratakoa!. Mendiak berdin, gu... |