2014-06-08 Gaurko ibilaldia egiteko, Araitz aranetik Malloetara egin ditugun beste batzuetan bezala, Juan Mari Ansaren "Aralarreko Malloak" liburu zoragarrian oinarritu gara. Mapak ere bertatik ateratakoak dira. |
GAINTZAn gaude. Hemen bero egiten du, baina bertako batek goietan haizea dabilela eta ibiltzeko ona dagoela esan digu. Baratzail lepora doan bidea hartu dugu. |
Matxindoko Borda berriturarte pistatik jarraituko dugu. |
Uakorrira doan Albizti korridorea. Hau beste egun baterako agendan geratzen da. |
Urdandeginean gaude, Aldaon eta Beoinen hormen azpian. |
1987. urtean elurrak herrestatuta goiko horma horietatik amildu ziren bi mendizaleen omenezko estela. |
Urdelarreko malda igaro ondoren, pago eta hurritzez osatutako basora sartzen ari gara. |
Itturrieta. Ur asko dakar, eta freskoa benetan. Asko eskertzen da. |
Sollatseko larretan gora. Bidean ez dugu inongo markarik ikusi, baina dena dela, ondo antzematen da. Toki bakar batzutan agertzen da mugarriren bat edo beste. |
Aloixagañe muturra eta Uakorri eta Balerdi atzean. |
Artegieta erreferentziaren bila. Sigi saga batzuk egin behar dira, eta gorago, pagadi honetara sartuko gara. |
Lorategia zeharkatzen. Izugarri polita dago dena. |
Araitz arana oso behean geratu da. Uztegi eta Azkarate ikusten dira. |
Hau da pagadian sartzeko dagoen erreferentzia. |
Hemen bidea oso nabarmena da, eta zeharkaldi luzea egiten da eskuinera. |
Pagaditik irten eta paraje dotorea daukagu Baratzail lepora iristeko. Pikosetako beste antzeko tokiak datorzkigu burura. |
Aldaon daukagu gainean. |
Hor atera gara pagaditik. Atzean Balerdi. |
Gaintza eta Uztegi 900 metro beherago. |
Azkenengo maldak lepora heltzeko. |
Aldaon (1413m). Irumugarrietan jende asko ikusten dugu, baina hona bakar batzuk baino ez datoz. |
Orain Beoineruntz. Ea hortik Oako lepotik jeisten den bidezidorra ikusten dugun, epur bat orientatzeko, jetsierarako ez baitaukagu inongo informaziorik. |
Aldaon aztean uzten. Haizea dabil baina gustora hartzen da. |
Beoin (1349m) |
Hau da eduki behar genuen mapa, baina etxean ahaztu zaigu. Inprobisatzea tokatzen da... |
Oako Haizpea. Hau da daukagun erreferentzia bakarra. Badakigu horren albotik igaro behar dugula Oatik beheruntz, baina gero...? |
Jetsi gara honeraino. Ardiak hor daude, babesean. |
Hemen, belar artean, bideak ez dira oso nabarmenak. Gehienak animalien arrastoak dira. Goitik ostiko bat ikusi dugu mutur batean, eta bertara goaz ea hortik beheko partea ikusten dugun. |
Belardi malkartsuak Malloen azpian. |
Aiskarate, Gaintza gainean. |
Larrailen beste ostiko bat ikusi ondoren, Aiskaratetik beste aldetik datorren bidearekin egin dugu topo, eta lasaitasun handia hartu dugu, hau oso bide nabarmena baita. Orain badakigu ondo goazela. |
Eguteko bazterra. Hemen elurra ea udararte mantentzen da batzutan. Hona erortzen dira goiko parajeetan biltzen diren elurrak. |
Goruntz begira. Han erdialdean geratzen da Oako lepoa. |
Astunalde kanala eta Balerdi. |
Pista hartu dugu, eta goizean igaro dugun Matxindoko Bordaren azpira helduko gara. Jetsiera ikusten dugu. |
Uztegiko eliza, Gaintza gainetik ikusita. |
Gaintza. |