Mapa hau eskuetan hartuta, Errazkinetik Ttutturrera igoko dugu, gero ezkerrean dauden tontor guztiak zapaldu eta Belutako aintzinako bidetik jetsi. |
Soroaundin gaude, Axkarateko Malkorraren azpian. Igoera bere eskuinetik egingo dugu belarrezko korridore batetik. |
Bide estu bat dihoa ormen azpiko basotik. |
Eskuineko pagadira sartu eta berehala egingo dugu topo, malda potentea duen aldaparekin. |
Ezkerrak tarteka lora dotoreak ere agertzen direla belar artean. |
Hemen gaude Erratokiko Aldapan. Belarra nahiko altua dago eta bidezidorra ikusi ere ez da egiten. Oinak mela-mela eginda ditugu, gaueko ihintza gatik. |
Aldaparen azkenengo zatian, ikuspegia zabaltzen da eta inguruaren edertasunaz jabetzen gara. Dena dela, oraindik goian geratzen da Ttutturre. |
Axkarateko Malkorraren gailurrera heldu gara. Bertatik, Betelu eta Araitz arana begi bistan ditugu. |
Axkarateko Malkorra eta BaakaigaƱe behean utzi eta Mallo Zarreko belardiak zeharkatu ondoren, Ttutturreren azkenengo maldetan gaude. |
Ttutturre tontorrean. Malloa guztiak ditugu gure aurrean, Irumugarrietatik Balerdiraino. |
Pena pixkat ematen du, artzaien txabolak egoera honetan ikustea, baina hau da errealitatea. |
Hurrengo tontorrera, Alborta, igotzen, Ttutturre atzean utzita. Gustora goaz, eguraldi bikainarekin. |
Albortatik, Ttutturre. |
Albortako buzoiarekin. |
Hemen ere bidea pagadi eder baten barnealdetik doa. |
Eta horrela Belutara heldu gara. Parean daukagu lehen igotako Axkarateko Malkorra. |
Belutako langa, burdinezko atearekin. Hemen Errazkin eta Baraibarreko lurrak bereizten dira. |
Arrateko igarobidea. |
Liburu oso gomendagarria. Izugarrizko lana dago hemen. |
Bidea oso ondo dago eta oso polita da Arrateko langatik beheruntz. Zirkularra bukatzen da. |
Hau da egindako ibilbidearen lehen zatiko mapa. |