Elantxobe bertatik ikuspegi zabala daukagu: Otoio tontorra Ea eta Lekeitio gainean, eta Aiako Harriak eta Jaizkibel atzean. |
Bidea, oso ondo markatuta, artadi itxi baten barrutik doa eta itsaso ertzetik. Itsasoa ez da asko ikusten, dagoen landaretza gatik, baina entzun eta sentitu egiten da. |
Dena dela, toki batzuetatik itsaso gainera ateratzen gara, eta azpian eta alboetan ditugun ormak ederki ikusten ditugu. |
Toki majiko asko daude. |
Bretxa izugarriak ere badaude. Hemen tontokeria gutxi. |
Elantxobetik Lagara etorri eta eguraldiak laguntzen duenez, hondartzara. Horrela egon daiteke hondartzan... jende oso gutxi, ura tenperatura nahiko egokian, inguru ederra,... |
Orain dela gutxi hor goian ibili ondoren, Ogoñoren azpian. Mendia eta itsasoa, dena batera. Ezin gera kexatu. |
Eta bainua mendiko izerdiak kentzeko. |
Ibilbide oso gomendagarria, etxetik gertu, ez da luzea, eta ingurune zoragarri bat ezagutzeko aukera eskeintzen duena. Eta itsas ertzean... |