MENUA

2014/09/21

MOUSCATÉ 2236 mt eta HIRU ERREGEEN MAHAIA 2448 mt. Kontrasteak.




Zurizan eta Linza inguruetan askotan gaude egonda. Baina urte dexente dira ez garela etorri mendi hauetara. Beraz, aitzakiren bat behar genuen itzultzeko, eta hori gehienontzat ezezaguna den gailur batean aurkitu dugu. MOUSCATÉ da bere izena, eta Hiru Erregeen Mahaia eta Petrechema lotzen duen mendilerroan dago kokatuta. Lescún aldetik oso ondo bereizten da. Linzatik abiatu gara, Mahaira doan jende ugariarekin batera.

Dena dela ez goaz bi hankadunak bakarrik...

Bide oso ezagunetik heldu gara Linza lepora, eta aurrean agertzen zaizkigu gure gaurko helburua eta inguruko erregea.

Solana-ra jeisten, oraindik GRa jarraituz. Eskuinean Petrechema agertzen da, erdian gure Mouscaté, eta ondoren Mahaia eta Budogia.

MOUSCATÉ.


Foya A Solana-n, La Pakiza Linzolarekin.

Hemen Belaguara dihoan GRa utzi eta Mahairako bidea jarraituko dugu, bere azpian dagoen harantxoa hartu arte.

Budogiaren hormen azpian. Hemen, Mahaira dihoan bidea utzi dugu eta Escoueste leporuntz goaz. Ez dago bidezidorrik, baina nabarmena da jarraitu behar den norabidea.

Lepora heldu baino lehen, eskuinera hartu dugu. Hemendik aurrera "kairn" solte batzuk agertzen dira. Pare bat tontor zeharkatu behar dira. Laster ditugu aurrean, baina urruti, Ansabère eta Petrechema-ren bi gailur bikiak, bata jendearekin eta bestea...?

Mouscaté-runtz. Atzea La Pakiza, eta atzerago, Lakartxela eta Orhi.

MOUSCATÉ (2236m) tontorretik, Lescun alderuntz. Azpian, Pedain txabola eta harana, eta ezkerrean, Dec de Lhurs.

Hiru Erregeen Mahaian erromeria. Gu aldiz, bakar bakarrik gaude. Hau da gure sinoa itxuraz!

Tontorreko landaretza.

Dec de Lhurs. Duela urte batzuk Lescún-etik igota daukagu. Polita da.

Hasiera batean ez genuen asmorik, baina hain gertu egonda, bisita egin beharko diogu Mahaiari. Beraz, Escouste lepora jetsi, eta hortik ekingo diogu igoerari.

Escoueste lepora jeisten.
Atzera begira. Hodei beltzak daude, baina ez du ematen euria egingo duenik...
Mahaira igotzen. Mouscaté-ra egin dugun joan-etorriko ibilbidea.




HIRU ERREGEEN MAHAIA (2448m).

Mouscaté, Petrechema, Ansabère, Chinebral de Gamueta, Chipeta, eta Alano mendikatea atzean.

Tontorrean, Anie eta Countendé-rekin.

Pène Blanque, Billareak, Lhurs-eko lakua eta Lescùn aldea.

Mahaitik jeisten. Orain ohiko bidea jarraituko dugu.

Mahaia.



Parean Ezkaurre.

Agur Mouscaté. Merezi duzu bisitatxoren bat gehiago! Bi mendi ezagunen artean egoteak duen arazoa...



Behiak lasai Linzako larretan. Ezkaurre adi daukate.

Ardiak desfilatzen dabiltza. Hori da lerroak mantentzea!

Alano mendikatea Zurizatik. Azkenean hodieak bai, baina aterri mantendu da eta oso eguraldi ona ibiltzeko. Gustora ibili gara, bidebatez aspaldiko pasadizo eta historioak gogoratuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina